L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Hans Bellmer, Max Ernst Milleseko esparruan (Max Ernst au camp des Milles), 1939
Victor Brauner, Sufrimendua, sufrimendua (Souffrance, souffrance), 1941
Iruzkinak
Erbestean, gordelekuetan eta sasian
- Izenburua:
- Erbestean, gordelekuetan eta sasian
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta politika | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Erbestea | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Frantzia | André Breton | Sentimenduak | Adierazpen-askatasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Aipatutako artistak:
- Wols, | Brauner, Victor | Duchamp, Marcel | Miró, Joan
Naziek eta Vichyko erregimenak galdutzat jotako artista eta intelektual askok ihes egin behar izan zuten. Batzuek atzerrian erbesteratu ziren. Horien artean ziren Marc Chagall, Marcel Duchamp, Joan Miró eta André Breton. Baina beste batzuek Frantzian bertan ezkutatu ziren, “Zonalde Askea” delakoan, alegia, okupatu gabeko hegoaldean, Vichyko erregimenaren agindupeko eskualdean. Ezkutatu zirenen artean baziren atzerritarrak, gehienak Espainiako eta Alemaniako errefuxiatu politikoak. Frantziatik ihes egitea lortu ez zuten artista askoren artean, Wols, Victor Brauner eta Tristan Tzara zeuden. Babesleku seguruak aurkitu zituzten, batzuetan komunitate sortzaileetan, adibidez, Sanary-sur-Mer-en eta Grasse-n. Marseillako Air-Bel herrian, Varian Fry-k, alegia, Larrialdiko Erreskate-Batzordeko kide batek, 2.000 artista eta intelektual baino gehiagori lagundu zien herrialdetik ateratzen. Zain zeudela, surrealista-talde batek irudi surrealistez hornitutako tarot karta-joko bat sortu zuen, Marseillako jokoa (Jeu de Marseille) delakoa. Berdin zuen non zeuden edo nola bizi ziren; sortzen jarraitu zuten, batzuetan denbora-pasa modura, baina askotan bere burua adierazteko premia zutelako. Artea askatasunaren pareko bihurtu zen. Eta erresistentzia-modu bat ere bazen. Hirugarren Reicheko agintariak ahalegindu ziren jendeak egiten zuena eta esaten zuena kontrolatzen. Baina ezinezkoa zitzaien pertsona baten burmuina, adimena, gogoa kontrolatzea.