L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Askapena
Estutasunaren ondoren
Iruzkinak
Jean Fautrier, Bahitutakoaren burua (Tête d’otage), 1942–44
- Izenburua:
- Jean Fautrier, Bahitutakoaren burua (Tête d’otage), 1942–44
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Paris | Sentimenduak | Indarkeria | Kontzentrazio-esparrua
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Fautrier, Jean
Bahitutakoaren buru hau modelatutako berunez dago egina. Jean Fautrier artista eta eskultoreak lan hau helburu batekin sortu zuen: gerraren izugarrikeriari erantzutea. Parisko Châtenay-Malabry aldirian zegoela egin zuen. Hortik gertu eremu bat zegoen, naziek jendea fusilatzeko erabiltzen zutena. Fautrierrek exekuzio horiek entzuten zituen soinu lazgarriak, bere irudimenean errebotatzen jarraitu zutenak. Zarata horiek ezin zituen burutik kendu. Lan hau Fautrierren ahalegina dugu presoen drama bisuala eta tortura irudikatzeko. Material ilunak eta astunak arma edo bala bat gogorarazten digu; eta aldi berean, bahitutako baten burua dirudi. Châtenay-Malabryn eman zuen denboran, Fautrierrek erliebean egindako lanak sortu zituen, beti ere gai berberak jorratuz. Materialekin egin zituen esperimentuek, hau da, itxurarekin, pisuarekin eta kolorearekin, erakusten dute arte ez figuratiboa modu eraginkorra izan daitekeela bizitako esperientzia errealak irudikatzeko.
Askapenaren ondoren ere, Fautierrek borrokan jarraitu zuen urte horietan bizi eta entzun zuena onartzeko.