Giorgio Armani
Sarrera
Gaueko soineko berde argia, P92.195
Iruzkinak
[305]: bustier zuria eta gona, borlak zintzilik dituen lokarrizko gerrikoarekin, P93.135
- Izenburua:
- [305]: bustier zuria eta gona, borlak zintzilik dituen lokarrizko gerrikoarekin, P93.135
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Bustier zoragarri honek Bigarren Mundu Gerrako Jean Dessés jostun frantsesaren estiloa gogorarazten diguten tolesak ditu, eta, hala ere, Armaniren kutsua nabari zaio, gerruntzea eta gona bereizita baitaude konjuntoari kirol-arropari gehiago dagokion estiloa emanez.
Dessés jostunaren jatorrizko gerruntzearen egitura bailena izeneko hagatxo zurrunek osatzen zuten bitartean, jostun italiarraren bertsioa malgua da eta ez du bailenarik. Gerrian lotutako lokarria Ekialde Hurbilari egiten zaion keinu bat da zalantzarik gabe eta ez du beste ezer gehiago behar Europako goi-mailako joskintzari bizitasun eta exotismo pixka bat eskaintzeko.