Giorgio Armani
Armanik modaren munduan izan zuen sarrera
New Looken inspiratutako trajea, A95.1
Iruzkinak
Hiru piezako tweed trajea, A90.96
- Izenburua:
- Hiru piezako tweed trajea, A90.96
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Lan-prozesua | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Ehun leunak erabiliz eta molde lasaiagoak eratuz, Armanik galtza, txaketa eta txalekoz osatutako traje tradizionala eraldatu du kirol-arroparen itxura izateko eta arropa mota horren sentsazio erosoa eragiteko. Entzun dezagun ondoren Jay Cocks-ek, Time aldizkariko kolaboratzaileak, 1982ko bere artikulu batean Armaniri buruz idatzi zuena.
Jay Cocks:
“Armani ahalegin guztiak egiten ari zen galdutako dotorezia berreskuratuko zuen arropa sortzen, baina betiere erosotasuna baztertu gabe. Aurkitu nahian zebilen formula hauxe zen: modu formal batez jantzi ahal izatea eta jantzi horrek aldi berean arropa informal baten itxura izatea; gizonezkoen txaketek lurrunontzi bateko bidaiari baten ekipajetik atera berriak emango balute bezala. Legendak dioenez, Fred Astaire-k trajeak paretaren kontra botaz bigundu ohi zituen, bat-batean jatorrizkoa ez bezalako forma lortu arte; Armanik ere metamorfosi hori lortu nahi zuen, paretarik gabe ordea; puntadatik esekigailurako trantsizioan erraz gal zitekeen nozioa, alegia.Baina kasu honetan trantsizioa joskeraren bidez lortu zen. Botoiak mugitu eta papar-hegalak ezabatu zituen. Sorbaldak jaitsi eta barruko egitura estrategikoki aldatu zuen, Savile Row-ren teknika erabiliz, forrua ehunaren ifrentzuan erantsi gabe utziz. Horren emaitza bikainki orekatutako zimurren epifania izan zen. Alkandora hertsagarri baten belarriak moztea eta betegarria kentzea bezalaxe”.