Giorgio Armani
Zakuzko ehunezko trajea, P90.UO20
P96.243
Iruzkinak
[304 aretoa]. Gaueko soinekoa eskumutur-formako eskotearekin: A92.147
- Izenburua:
- [304 aretoa]. Gaueko soinekoa eskumutur-formako eskotearekin: A92.147
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua | Materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Areto honek Giorgio Armani-ren zuri-beltzezko gaueko soinekoen panorama eskaintzen digu. Neurrira egokitutako soineko tubular honek, adibidez, 30eko hamarkadaren bukaerako estiloek diseinatzaileari eragiten dioten lilura adierazten digute, bereziki Elsa Schiaparelli-ren diseinuek. Giro surrealistako artista aipagarrienen kolaboratzaile eta laguna, Schiaparelli-k sarritan eskatu ohi zion Salvador Dalí-ri ondoren bere sorkuntzetan erabiliko zituen ehunak diseinatzeko. Gaueko soineko honetan zehazki, Armanik hogeita hamarreko hamarkadako urteen glamourra (bai eta berrogeiko hamarkadako gizonezkoen arropa ere) hartu du inspirazio-iturritzat eta ustekabeko elementu surrealista bat gehitu dio. Gaueko soineko hau sortzeko gizonezkoen smokingaren eskumutur frantsesa erabili du, emakumea neurri izugarriak dituen beso batean literalki bilduz eta bere bularraldea oso modu diskretuan erakutsiz. Armanik berezkoa duen ezaugarrietako bat da, hain zuzen, gorputza aldi berean erakutsi eta ezkutatzeko duen modua.