Giorgio Armani
Txilaba zuria, P94.80
Txaketa eta galtzez osatutako traje zuria, harribitxiz bordatua. Jodie Foster-ek jantzi zuen Oscar sarien emanaldian
Iruzkinak
Ospea
- Izenburua:
- Ospea
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Jantzi-diseinua | AEB | Zinema
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Armani-k oso gaztetandik sentitu zuen filmetako glamourraren eta sentsualitatearen lilura. Pantaila handian gertatzen den guztiak duen ondorio nabarmenaz eta, orokorrean, jende ospetsuaren eraginaz berehala jabetu zen eta hori ezinbestekoa izan zen bere negozioaren martxarako. Patrick McCarthy, W Magazine aldizkariaren lehendakari eta zuzendariak adierazi zuenez, Armani izan zen lehenengo diseinatzailea Oscar sarien emanaldiko gala publizitate-iturri agortezin bat dela konturatzen. Horrez gain, Armani moda-etxea lehenengoa izan zen New Yorken eta Los Angelesen ordezkariak izan zituena, zinema, musika eta kirol munduko izarren artean zeintzuk izan zitezkeen publizitate-erreklamu gisa erabiliko zituztenak identifikatzeko. Areto honetan aurkezten diren jantzien multzo ikusgarri honek diseinatzaileak bizitza publikoko hainbat irudi ospetsurekin duen harreman etengabea eta garrantzitsua adierazten digu.