Giorgio Armani
Eguneko trajea, P98.31
Hiru piezako tweed trajea, A90.96
Iruzkinak
Armanik modaren munduan izan zuen sarrera
- Izenburua:
- Armanik modaren munduan izan zuen sarrera
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Zaletasun artistiko handia erakutsi arren, Armanik medikuntza ikasi zuen hiru urtez. Baina laster konturatu zen odola ikusteak bakarrik eragiten zion ondoezaz. Berak dioenez: “Garai hartan ez zenuen aukeratzeko askatasunik; gizonezkoa baldin bazinen notario, abokatu edo mediku izan behar zenuen”. 1954an, derrigorrezko soldaduska egin ondoren, Armanik lan bat behar zuen. Milanera itzuli zenean eskaparatista lanpostu bat onartu zuen saltoki handi batean. Ondoren, gizonezkoen arropen erosketa-sailean laguntzaile izan zen. Eta azkenik, ehunen magnatea zen Nino Cerruti-k kontratatu zuen arropa-linea berri bat merkaturatzen laguntzeko.