Giorgio Armani
[306 aretoa]
Armanik modaren munduan izan zuen sarrera
Iruzkinak
Eguneko trajea, P98.31
- Izenburua:
- Eguneko trajea, P98.31
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Ingalaterran, XIX. mendean, txaketa zurrun batez eta arraia diplomatikodun galtzez osatutako konjuntoa, hemen ikus daitekeena bezalakoa, oso jantzi arrunta zen, eta oraindik ere modu formal batean erabiltzen jarraitzen da. Konjuntoa eguneko traje baten oso antzekoa da, eta smoking-lepoak eta molde soilek gala-txaketa mota hori gogorarazten digute. Hala ere, Armanik gorputzaren forma nabarmendu nahi du eta hori lortzeko txaketa estutu du, ixtea eragotziz.
Konjunto hau sexualki agresibotzat jo daitekeen arren, ez dago probokatzeko asmoz sortua, hori baino gehiago erosotasunaren eta askatasun pertsonalaren kontzeptua adierazten baitu. Orokorrean, Armanik nahiago du bere txaketak azpitik ezer gabe janztea, bularrezurraren alde hori agerian utziz. Korbata estuak berrogeita hamarreko urteen amaierako eta hirurogeikoen hasierako estilo sofistikatua gogorarazten digu, gutxi gorabehera diseinatzaile independiente gisa bere ibilbidea hasi zuen garaia, alegia.