Giorgio Armani
Txaketak
Armanik zinemarako duen grina handia
Iruzkinak
Traje zuria, P93.39
- Izenburua:
- Traje zuria, P93.39
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua | Zinema
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Damasko-erako zetazko txaketa honek mila bederatziehun eta hogeiko hamarkadako azken urteetako eta berrogeiko hamarkadako gizonezkoen arroparen estiloa gogorarazten digu, aldi hura "modaren urrezko aldia" izanik, Armani-ren ustez. Ziurrenez gogoratuko duzuenez, garaiko zinemako izar amerikar distiratsu batzuk, esate baterako Clark Gable eta Gary Cooper, dotorezia informal baten adibide bikainenak izan ziren, beren jantzien ehunaren eta joskeraren kalitate hobezinari esker inoiz ere baldar agertu gabe. Berriro ere, jantzi honen bidez Armanik konbentzionalismoak apurtzen ditu botoi bakarreko txaketa bati txaketa gurutzatuetan tradizioz erabili izan den papar-hegal puntaduna aplikatzean.
“Nahikoa da ulertzea botoi bat zentimetro batzuk mugituz besterik gabe txaketaren itxura erabat aldatzea lor daitekeela. Adibidez, botoia jaisten baduzu, emaitza aiseagoa eta informalagoa da; igotzen baduzu, dandi baten txaketa ematen du. Gauza bera gertatzen da papar-hegalekin: papar-hegal altuek eta estuek mendearen hasierakoak gogorarazten dizkigute, zabalek, berriz, berrogeiko hamarkada gogora ekartzen digute”.
Jarraitu aurretik, begiratu ondo txaketaren eta galtza batzuen gainetik aise erortzen den gonagain gardenaren konbinazio hau. Keinu sinple honen bidez, Armanik Moroko edo Indiako janzkeraren elementu tradizional bat hartu du eta mila bederatziehun eta hogeita hamarreko hamarkadako zinemako izarren harrotasunarekin bategitea lortu du.