Giorgio Armani
Alkandora baten hegalak imitatzen dituen txaketa, A93.49
"Jolie madame" estiloko txaketa eta gonez osatutako konjuntoa, emakume exekutiboentzat, P87.18
Iruzkinak
Txaketa, txaleko eta gainean jarritako bufanda batez osatutako konjuntoa gizonezkoentzat, A93.106
- Izenburua:
- Txaketa, txaleko eta gainean jarritako bufanda batez osatutako konjuntoa gizonezkoentzat, A93.106
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Jantzi-diseinua | Materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Konjunto honetan, Armani-k bi pana-mota desberdin erabiltzen ditu. Botoi-zuloak eta poltsikoetako irekiune azpilduak Tiroleko traje erregionalek ezaugarritzat dituzten xehetasunak dira. Txaketaren azpitik, alkandoraren gaineko puntuzko txalekoak berotasuna iradokitzen digu eta ehundura ezberdinekin joko bat egiten du. Laneko arropan eta traje erregional batean inspiratuta, lur-koloreek eta motiboen nahasketak nekazarien janzkera tradizionala gogorarazten digute. Sarritan, Armanik "scavo" termino italiarra erabiltzen du horrelako janzkerari buruz ari denean, "erauzketa" esan nahi duena, hobi arkeologiko bat eta bertan diharduten langileen jantzi baldarrak adierazteko. Nahiko ehundura latzak dituzten oihalekin egindako jantzi mota honi sentsualitate nabarmena dario.