Giorgio Armani
Tahitiko sarong itxurako soinekoa, P93.171B
Ospea
Iruzkinak
Txilaba zuria, P94.80
- Izenburua:
- Txilaba zuria, P94.80
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Caroline Reynolds Milbank historialariak hauxe dio Armaniri eta ekialdetik jaso duen eraginari buruz:
“Txaketa desegituratutik abiatzen den progresio logiko batean, Armanik zibilizazioaren sorburua den Ekialdea iradokitzen diguten elementu eta proportzio desberdinekin esperimentatu du. Galtza-trajeen alternatibak, tunika antzeko alkandoraz eta gainean jarritako txalekoaz osatutako konjuntoek, esate baterako, beste kultura batzuetako jantziak ekartzen dizkigute gogora, adibidez, Indiakoak. Armaniren tunika itxurako alkandorek txaketa baten itxura hartzen dute paparra gehitzean, Iparraldeko Afrikako txilabek edo Morokoko kaftanek dutenaren antzekoa. Belaunetara edo beherago iristen diren tunika edo berokiek, galtzen gainetik jantzita, Persiako miniatura-margoetatik hartuak dirudite”.