Giorgio Armani
307 aretoa
Crepezko traje urdina eta alkandora pikarta gizonezkoentzat, P92.UO16
Iruzkinak
Eguneko trajea xafla fin ñirñirdunekin, arraiak eratuz, A91.155
- Izenburua:
- Eguneko trajea xafla fin ñirñirdunekin, arraiak eratuz, A91.155
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua | Materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Sarritan, Armani smoking formalaz baliatzen da emakumezkoentzako gaueko soinekoen abiapuntu gisa. Konjunto honetan, adibidez, bi elementu zehatz erabiltzen ditu: txaketa, zetazko belusaz egina, eta gerriko zabala. Galtza estuen harribitxizko hain motibo apaindua lortzeko, diseinatzailea eskola edo klubetako korbata arraiadun tradizionaletan inspiratu da, ondoren body gisa balio duen eta txaketaren barrutik bufanda baten antzera erortzen den gezurretako korbata batean agertuko direnak.
Caroline Reynolds Milbank, moda-historialaria:
“Ia ezinezkoa da moda-diseinatzaile batek bere gaztaroaren eraginik jaso ez izana. Zehazki, Armanirengan hogeitamarreko urteek zalantzarik gabe berebiziko garrantzia izan zuten bere estetika zuhurra, dotorea eta aisea definitzeko garaian. Bere gaueko soineko soil eta malguek bikainki laburbiltzen dute garai hori. Dena den, bere obran nagusitzen dena eta emakumezkoentzako arropak sortzeko erabiltzen duen inspirazio-iturria dotorezia maskulinoaren urrezko aldiko jantziak dira, bi mundu gerren arteko aldikoak, alegia. Bere traje ludikoenetan, berriro interpretatzen ditu gizonezkoen janzkera osatzen duten arropak, eta xafla fin ñirñirdunez eta harribitxiz bordatutako korbata arraiadun bat munduko gaueko blusa sexyena izatea lortzen du horrela”.
Asteak behar dira honako hau bezalako bordatuak eskuz egiteko, eta horrek, noski, azken prezioan eragina du. Bilduma handiago baten osagai, estilo hau modu desberdinetan interpretatu zuen, egunez janzteko ehun arinagoak eta apaindura gutxiago zituztenak aukeratuz; adibidez, zeta arraiadun sinple bat erabiliz.