Giorgio Armani
[304 aretoa]. Gaueko soinekoa eskumutur-formako eskotearekin: A92.147
Ehun eskoziarrezko gona eta txaketa beltza, A85.D002
Iruzkinak
P96.243
- Izenburua:
- P96.243
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua | Materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Hemen dugu erakusgarri argi bat Armani-k kirol-arropari dagozkion kualitateak, adibidez sinpletasuna eta erosotasuna, gaueko soineko dotore batera egokitzeko duen gaitasunarena. Sare-mailazko top elastiko batez eta organtzazko gona luze sabeldu batez osatutako konjunto honek maitagarrien ipuinetako soineko bat dirudien arren, ez da batere deserosoa. Armanik soinaren inguruan harribitxizko hosto delikatu horiek banan-banan modu diskretu batez josten dituenean, gerruntze tradizionalaren apaindurari dagozkion alderdiak iradokitzen dizkigu. Sare-mailako ehun mota hau sarritan erabiltzen du (“ilusio” gisa ere ezagutzen dena), bigarren larruazal baten antzera soinarekin bategiten duen moduagatik. Aipatzekoa da hain delikatua den ehun batean bordatu bat eta hauek bezalako harribitxizko apaingarri batzuk diseinatzeko duen trebetasuna.
Armanik aurreko bilduma baten antzeko irudi erromantikoari buruz hitz egiten digu:
“Gazte nintzela, bordatu ugari zituzten gaueko soinekoen bilduma bat sortu nuen behin. Gau-jai luze baten ondoren hondartzaren parean duen etxera itzultzen den emakumearen irudia erakutsi nahi nuen, hondarretik ibiltzen zapatak esku batean dituela eta gona beste eskuan bilduta duela busti ez dadin. Halakoa zen bildumaren giroa; irudi aise bat lortu nahi nuen”.