Giorgio Armani
Armaniren enpresaren hasiera
Eguneko trajea xafla fin ñirñirdunekin, arraiak eratuz, A91.155
Iruzkinak
307 aretoa
- Izenburua:
- 307 aretoa
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Minimalismoa Armani-ren denboraz kanpoko diseinuek duten berezko ezaugarria da. Lehen begiratu batean, bere jantziek sinpleegiak dirudite; hala eta guztiz ere, arreta handiagoz begiratzen baditugu beren eraikuntza eta joskintza konplexuaz ohartzen gara. Areto honetan ikusgai dauden estiloetan antzemango duzunez, efektua sinpletasuna da, ez, ordea, pobretasuna.
Areto honetan, Armanik gustukoen dituen gaietako bat aipatuko dugu: arropa eta estereotipo sexualen jokoa. Sarri-sarri, Armanik gizonezkoen eta emakumezkoen gaueko jantziak trukatzen ditu, esate baterako, gizonezkoei dagozkien moldeak emakumezkoentzako konjunto batean erabiliz edo gizonezkoentzako kirol-alkandora bat beren fintasunagatik emakumezkoen jantzietan gehiago ikusten diren ehunekin sortuz. Beraz, janzkeran konbentzionalismoak azpikoz gora jarriz eta horiekin jolas eginez, bi sexuetarako aukerak zabaltzea lortzen du.