Giorgio Armani
Richard Gere-k jantzi zuen trajea American Gigolo filman
Batik estanpatua duen txaketa eta tulezko gona, P86.60
Iruzkinak
[302 aretoa]
- Izenburua:
- [302 aretoa]
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Areto honetan, Armaniren diseinu askok gogorarazten dizkiguten lurralde exotikoetan barneratuko gara.
Franca Sozzani, Italiako Vogue aldizkariaren zuzendaria:
“Giorgio Armanirentzat, etnikoa dena kontzeptu bat, usain gozo bat, oroimen bat, kapritxo bat da ezer baino gehiago. Herrialde batetik bestera sotilki igarotzen den hari bat izango balitz bezalaxe, amets, esperientzia eta bidaietako leku horien eragin nagusiak elkartuz. Jatorriak beti antzeman daitezkeen arren, lausoak eta zehazgabeak dira, eta Armanik berriro interpretatzen ditu berezkoa den modu batean”.
Areto honetan geldiune ugari egingo dugu. Geldiune guztiak dira laburrak eta bakoitzean konjunto bakoitzak iradokitzen dituen lotura kulturaletako batzuk deskribatzen saiatuko gara.