Giorgio Armani
New Looken inspiratutako trajea, A95.1
Traje zuria, P93.39
Iruzkinak
Txaketak
- Izenburua:
- Txaketak
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Feminitatea | Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Giorgio Armani-k txaketa gehitu zion emakumearen janzkerari. Izan ere, gizonezkoen armairua parez pare zabaldu zien emakumeei, gizonezkoen joskintzaren konbentzionalismoei konfiantza eta femeninotasun kutsu berria eskainiz. Gizonezkoen trajeen arraia diplomatikoa, papar-hegal zabalak, eta txaketa gurutzatuak erabiliz, botoi bakarreko txaketa estilizatuak lortu ditu emakumezko bezeroentzat.
Horretaz gain, osagarri militarretan eta korbaten arraia zabaletan inspiratzen da emakumezkoentzat sortzen dituen jantziei bizitasuna emateko. Esate baterako, Spencer txaketa ingeles motz tipikoa hartu eta horrekin emakumearen soina biltzen du, oso berritzailea den jantzi bat sortzeko; gizonezkoen txaleko tradizionala molde femenino bat lortu arte eraldatzen du; edo papar-hegal sinple bat farfail dibertigarri bihurtzen du.