Giorgio Armani
Atzera egiten duen txaketa beltza, A99.39
307 aretoa
Iruzkinak
Armaniren enpresaren hasiera
- Izenburua:
- Armaniren enpresaren hasiera
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Industria | Italia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Gizonezkoentzako arropa-diseinatzaile gisa Cerruti-rekin zortzi urtez lanean aritu ondoren sortu zen Armani etxea.
“Ehunek liluratuta uzten ninduten eta metro bat ehun esku artean nuela bere atzean ezkutatzen den lana ulertzen hasi nintzen”.
Sergio Galeotti lagunak animatuta, etorkizuneko negozioaren oinarriak ezarri zituenak alegia, 1970ean diseinatzaile independente gisa hastea erabaki zuen Armanik. 1975ean, Giorgio Armani etxeak 10.000 dolarrekin eta harreragile batekin zabaldu zituen ateak. Bi bazkideek eskatuta, harreragileak lan hura ikasketekin banatzen zuen, ezin baitzioten inolako segurtasunik eskaini. Hala eta guztiz ere, Galeottik iragarri bezalaxe, enpresak azkar egin zuen aurrera eta gaur egun hasieran zuten harreragile harekin jarraitzen dute oraindik. 1985ean Galeotti hil zenean, Armani arduratu zen negozioaren finantzez. Egun, enpresa 2.000 milioi dolarretan dago baloratuta eta 50 milioiko salmenta-bolumena du urtero.