Giorgio Armani
Hiru piezako tweed trajea, A90.96
Txaketak
Iruzkinak
New Looken inspiratutako trajea, A95.1
- Izenburua:
- New Looken inspiratutako trajea, A95.1
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua | Teknika eta materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Traje honen gitarra-formako moldeak Christian Dior-en soinekoen gerri mehe-mehea gogorarazten digu, mila bederatziehun eta berrogeita hamarreko urteetako femeninotasunaren sinbolo. Hala ere, txaketa eta galtzez osatutako traje honetan eraikuntza libre eta aiseago baten bidez definitu du forma hori. Txaketan, adibidez, Armanik joskera nola zaintzen duen antzematen da, baita oso ortodoxoa ez den materialen erabilera ere.
Trajearen ehuna arina denez ez da lantzen erraza eta azpian duen edozein egitura agerian uzten du. Sorbaldakorik edo artehunik antzematen ez zaion arren, txaketaren lerro zehatzak bikainki daude modelatuta, diseinatzaile honek duen maisutasunaren erakusgarri izanik. Nahiz eta begien bistakoa izan gizonezko traje batean inspiratu dela, Armanik estilizatu egin du diseinua emakumearen irudiaren ingeradara hobeto egokitzeko, eta horretarako bularraldeko poltsikoa ezabatu eta txaketari forma landuagoa eta estilizatuagoa eman dio.