Giorgio Armani
Mantxu gortearen estiloko trajea, P94.221
Mongolen jantzien antzeko txaketa-konjuntoa, A88.96B
Iruzkinak
Diaghilev trajea, P90.1066
- Izenburua:
- Diaghilev trajea, P90.1066
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Jantzi-diseinua | Errusia
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
1910ean, Sergei Diaghilev-ek, Errusiako balleten sortzaileetako batek, Sherezade obra aurkeztu zuen Parisen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Modaren munduan Léon Bakst-en diseinu iraultzaileek bere arrastoa utzi zuten. Erabiltzen zituen kolore exotikoek eta haren-motako soineko gardenek eragin handia izan zuten jostun aipagarri batzuengan, esaterako Paul Poiret‑engan eta zirrara handia eragin zuten garaiko jende ospetsuaren artean, berehala berenganatu baitzuten irudi berri hau. Armanik erreferentzia historikoz betetako eta Bakst-en omenez egindako bilduma baterako diseinatu zuen traje hau. Apaingarri ugari izan arren, Baksten jantziak mugitzeko pentsatuta zeuden, eta funtzionaltasun hori ezinbestekoa da Armaniren diseinuetan baita ere, pieza hauek, aberatsak eta nabarmenak izan arren, bereizita jantzi baitaitezke, kirol-arroparen antzera, dantzako arroparen berezko erosotasuna alde batera utzi gabe.