Giorgio Armani
Armani eta ehunak
[303 aretoa]
Iruzkinak
Eskola-estiloko konjunto zuria, gona urdin ilunarekin, A96.153
- Izenburua:
- Eskola-estiloko konjunto zuria, gona urdin ilunarekin, A96.153
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Forma | Diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Konjunto honek nahiko itxura unisexa du. Gonagaina da elementu femenino ukaezin bakarra. Izan ere, gonagaina kenduko bagenio, eskola-estiloko udako konjunto antzeko bat izango litzateke. Korapilo lasaitua duen korbatak areagotu egiten du jarrera informala eta mutiko baten itxura duen neskaren irudia. Hala ere, konjuntoak duen kutsu androginoak zerikusi handiagoa du diseinuarekin materialekin baino. Alkandora, txaketa eta galtzetarako erabili diren zeta finak eremu femeninoari dagozkio inolako zalantzarik gabe.