Giorgio Armani
Eguneko trajea xafla fin ñirñirdunekin, arraiak eratuz, A91.155
Armani eta ehunak
Iruzkinak
Crepezko traje urdina eta alkandora pikarta gizonezkoentzat, P92.UO16
- Izenburua:
- Crepezko traje urdina eta alkandora pikarta gizonezkoentzat, P92.UO16
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua | Materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Armanik gizonezkoentzako jantzietan erabiltzen dituen motibo eta ehun ugarik, gizonezkoentzako crepezko traje batez eta alkandora pikarta batez osatutako konbinazio honek adibidez, emakumezkoen arroparen jauskortasuna eta aisetasuna dute.
“Gizonezkoentzako bilduma bat sortu behar dudanean, tradizioz emakumezkoen arroparen joskintzan erabili izan diren ehunak hartzen ditut abiapuntutzat gizonezkoen modari buruz ezarrita dauden konbentzionalismoak apurtzeko asmoz, konbentzionalismo horien eraginez arropa horiek beti agertzen baitira forma zurrun eta egituratuegiekin. Batzuetan, emaitza oso-oso antzekoa da bi sexuetarako. Ereduan baino gehiago ehunean oinarritzeak jauskortasuna duen eta modu natural batean soinera egokitzen den ehunaren kontzeptu sentsual hori adierazten du nire ustez, inoiz kontrolatu edo murriztu beharrik izan gabe”.
Marshall Blonsky kritikoaren ustez diseinatzaileak erabiltzen dituen ehun liberatzaileek iraultza bat adierazten duten janzkeran.
Marshall Blonsky:
“Begiratu ondo crepezko traje urdin ilun hau. Ehuna eskuarekin hartu eta zimurtu daiteke. Hala ere, etzazu horrelakorik egin, ez Armanik ez eta museoaren kontserbatzaileek ere ez baitizute utziko. Baina aukera izango bazenu, hori egingo bazenu, ehunak askatzean bere lehengo itxura hartzen duela konturatuko zinateke, zimur bat ere gabe; eta zimurtuko balitz, orduan eta hobeto. Zergatik? Ba, zimurrak Armanik emakumezkoentzat nahiz gizonezkoentzat nahiago izaten duen estilo dotore eta informal horretara bideratu eta erakartzen duelako. Ehuna har dezazun esatea nahi nuke. Badakit ezin dela, baina, hala eta guztiz ere, gustura geratzen naiz hori esatean. Armaniren txaketa ez da sorbalden gainean lauza bat balitz bezala erortzen eta inolako zalantzarik gabe ez da jantzi aproposena, gizon nahiz emakume izan, patriarka autoritario eta zorrotzaren rola bete nahi baduzu; nahi izango ez duzun gauza, hori ez baitago modan. Hala ere, horixe da Armanik bi sexuei eskaini dien oparietako bat: lehenengoetakoa izan zen generoen zurruntasun formalari eraso egiten... Armaniren tailerrak urte asko eman ditu —hasieratik esango nuke— ehunen aldaberatasunaz eta ehunaz beraz gozatzen”.