Giorgio Armani
Geruzez osatutako soineko grisa, gonazpiko antzekoa, P97.179
Smoking itxurako soinekoa, A92.142
Iruzkinak
Armani-ren haurtzaroa
- Izenburua:
- Armani-ren haurtzaroa
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Ibilbide artistikoa | Bigarren Mundu Gerra | Italia | Milan
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Giorgio Armani 1934an jaio zen Piacenza-n, Milanetik 60 kilometrotara dagoen herri batean. Hiru seme-alabetatik bigarrena zen eta Bigarren Mundu Gerrako erasoen eta bonbardaketen zarataren artean hazi zen. Bere haurtzaroa latza eta sarritan traumatikoa gogoratzen du. Aita kontablea zuen eta ama etxeko andrea. Gerarren ondoren, gurasoek Milanen bizitzea erabaki zuten beren bizitzak berregiteko esperantzaz. Armanik gogoan du amak familia osoa zaintzen zuen modua, haren maitasuna eta sendotasuna. Bera baino lehen izandako beste diseinatzaile handi askoren kasuan bezala, oso gaztetatik jakin zuen bere amak estilorako zuen berezko sena baloratzen. Honela deskribatzen du haren estiloa: zuhurra eta pertsonala, inoiz ere ez neurriz gainekoa edo nabarmena, eta beti bere nortasunarekin bat zetorrena. Hala ere, moda ez zen beren artean hitz egiten zuten gaia eta Armanik ez zuen inoiz imajinatu diseinugintzan lan egingo zuenik.