Giorgio Armani
"Jolie madame" estiloko txaketa eta gonez osatutako konjuntoa, emakume exekutiboentzat, P87.18
A94.68
Iruzkinak
Txaketa eta pareoaren antzeko galtzak, P94.44
- Izenburua:
- Txaketa eta pareoaren antzeko galtzak, P94.44
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Adibide honetan, Armani-k kultur eraginen kontrastea lortzen du Asiako hegoekialdean hain berezkoa den pareo-motako diseinu hau mendebaldearen moldeko txaketarekin konbinatzen duenean. Hurbiltzen bazara ohartuko zara zango bakoitzak bananduta dauden bi ehun-zatiren bidez biltzen duela hanka, dhoti edo Indiako haur-zapien antzeko galtzak gogoraraziz. Bi pieza hauek bat eginez hankan gora igotzen dira espiralean.
Txaketa minimalista honetan, ez dago josturarik sorbaldaren lerroaren eta eskotearen arteko elkargunean. Normalean, josturarik ez izateak gune horretan ehuna izurtzea eragingo luke; hemen, ordea, eta Armaniren ebakera bikainari esker, hariaren zuntzak edo loturak erabat orekatuta jarraitzen du. Sorbaldetatik bularrerainoko irazkiaren eta bilbearen arteko aldaketak oso gainazal leuna eratzen du, bigarren larruazal bat balitz bezala.