Giorgio Armani
Ospea
Annette Bening-en soinekoa, A95.250A
Iruzkinak
Txaketa eta galtzez osatutako traje zuria, harribitxiz bordatua. Jodie Foster-ek jantzi zuen Oscar sarien emanaldian
- Izenburua:
- Txaketa eta galtzez osatutako traje zuria, harribitxiz bordatua. Jodie Foster-ek jantzi zuen Oscar sarien emanaldian
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Jantzi-diseinua | AEB | Jodie Foster | Zinema
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Urteetan zehar, Oscar sarien emanaldiko galarako sarrerako alfonbra gorria modako pasarela bat izan da, eta bertatik Armaniren sorkuntza dotoreenak eta distiratsuenak igaro dira. Izan ere, Armaniren jantziak zeremonia honen osagai bihurtu dira ia, Women's Wear Daily aldizkarian "Oscar sarien Armanizazioaren" gertakaria aipatzen duen iruzkin batek dioen bezala.
Jodie Foster aktorea Armaniren konjunto batez jantzita agertzen da ia beti. Konjunto hau, adibidez, leporik gabeko txaketaz eta harribitxiz bordatutako galtzez osatua, 1992an jantzi zuen ekitaldi horretarako. Duela gutxi honela zioen: “Armaniz janzten banaiz nire nortasunera egokitzen den arropa delako da, ehun erosoak, malguak eta sotilak baloratzen duen norbaiten nortasunera, alegia. Ez dut bertako ikusgarriena izateko beharrik, seguruena izateko beharra bai, ordea”.