Giorgio Armani
P96.243
2000 bilduma
Iruzkinak
Ehun eskoziarrezko gona eta txaketa beltza, A85.D002
- Izenburua:
- Ehun eskoziarrezko gona eta txaketa beltza, A85.D002
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua | Materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Aldi honetan, Armani oihal eskoziarraz baliatzen da, gizonezkoek egunez janzteko tradizioz erabili izan duten ehuna, emakumezkoentzako gaueko konjunto bat sortzeko. Ehunen funtzionaltasuna alderanztea gustatzen zaio harridura eragiteko eta aukera berriak sortzeko. Osagarrien izaera bohemioak, txapelarenak eta zapiarenak, ukitu aiseagoa ematen dio bestalde formala den konjunto honi. Belusazko txaketak, atxabitxizko harriz bordatuta dituen eskumuturrekin, Aljeriako zuabo soldaduen uniformeen txaketa tipikoak gogorarazten dizkigute, horiek ere eskumuturretan xehetasun kirikordatuak baizituzten. XIX. mendearen erdialderako berenganatua zuten Europako emakumeek jantzi mota horien estiloa. Kasu honetan, Armanik itxuraz desberdinak diren bi gai iradokitzen digu inolako esfortzurik gabe: koadro eskoziarra eta uniforme zuaboa.