Giorgio Armani
Gaueko soineko berde argia, P92.195
Geruzez osatutako soineko grisa, gonazpiko antzekoa, P97.179
Iruzkinak
Bustierra eta gona motza, P95.221
- Izenburua:
- Bustierra eta gona motza, P95.221
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta moda | Jantzi-diseinua | Erotismoa
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Orokorrean dituen xehetasunen edertasuna ukaezina izan arren, lentzeria ez da tradizioz agerian erakutsi den zerbait, justu kontrakoa baizik. Armanik ezkutukoa ikusgarri bihurtzearen ideia aztertu du bikainki apaindutako bustier honetan. Bustierra emakumearen mugimenduen eraginez soinetik aldentzen bada ere, azpian duen body leun batek erakutsi nahi ez dena ikustea eragozten du. Armaniren diseinu honetan, kortsea gorputza argi definitzen duen erosotasun sexya goraipatzeko elementu bat da. Gonatxo beltz erakargarria galtza motzak izango balira bezalaxe dago eraikita, hankak erabat agerian utziz baina nabarmenegia izan gabe, ordea.