Giorgio Armani
Kobre koloreko traje ñirñirduna, A90.138
Tahitiko sarong itxurako soinekoa, P93.171B
Iruzkinak
Harribitxiz bordatutako zetazko soinekoa, P91.117
- Izenburua:
- Harribitxiz bordatutako zetazko soinekoa, P91.117
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Jantzi-diseinua | Materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Harribitxi ugariz bordatutako zetaren pisuak eta dirdirak sare-mailazko kotak nahiz mila bederatziehun eta hogeita hamarreko hamarkadako zinemako izarren gaueko soinekoen glamourra gogorarazten digute. Kristalezko aleen fazeta anitzek eratutako moldeak argia indar handiagoz islatzen laguntzen du.
Hamish Bowles, moda-historialaria:
“Armanik bere sormena aske utzi eta gaueko fantasia landuenak sortzen dituenean ere, sotiltasuna antzematen zaie koloreei eta apaingarriei, zuri-beltzeko antzinako zinemaren giroa gogora ekarriz. Guztia sugestio distiratsua da, Von Stroheim-ek pantailan Marlene Dietrich-en agerraldiak jainkoesteko sortu zuen argi opaleszentearen antzera”.