Giorgio Armani
[302 aretoa]
Urre koloreko bustierra eta pareoa, P90.124
Iruzkinak
Batik estanpatua duen txaketa eta tulezko gona, P86.60
- Izenburua:
- Batik estanpatua duen txaketa eta tulezko gona, P86.60
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Ehungintza-artea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Hemen, batik estanpatua duen ehuna, tradizioz informala eta Polinesian tipikoa, jostun-txaketa formal bihur daitekeen modua ikusiko dugu. Armaniren berezko keinu honetan, gauerako konjunto bihurtzen du eguneroko jantzi etnikoa, egunez erabiltzen dena.
Baina, entzun dezagun Franca Sozzanik, Italiako Vogue aldizkariaren argitalpen-buruak, horri buruz dioena:
“Armanirentzat, estilo etnikoa herri bateko folklorea ezagutzeko modu bat baino gehiago beren historia bizirik mantentzen duten herri gehienek, guztiek ez esateagatik, berezkoa duten antzinako dotorezia atzemateko modu bat da. Ekialdeko pinturetan, Japoniako bionboetan edo Tahitiko naïf pinturetan, jende xumeena da, beren eguneroko zereginetan naturaltasunez irudikatuta, benetako sofistikazioaren eta berezko dotoreziaren jabe dena”.