Giorgio Armani
Txaketa koadro txikiduna, A98.28
Alkandora baten hegalak imitatzen dituen txaketa, A93.49
Iruzkinak
Armaniren diseinuaren prozesua
- Izenburua:
- Armaniren diseinuaren prozesua
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Jantzi-diseinua | Materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Armaniren kasuan, diseinu baten ideia ehunetik sortzen da askotan. Denboraldi bateko bilduma ehunak aukeratzetik hasten da, hain zuzen ere diseinatzaileak bere artea garatzeko erabiltzen duen material nagusitik. Bere lanerako, Armanik harreman estua izaten du ehungintzako fabrikekin. Bilduma bakar baterako berrogeita hamar fabrikarekin elkarlanean aritu izan da. Tailer horietako ordezkariak Milaneko Via Borgonuovo-n diseinatzaileak duen estudiora joan ohi dira oihal ereduekin, berak azter ditzan. Bilduma baterako ehundaka oihal posible aurretik aukeratu eta gero, kolaboratzaile-talde txiki batekin biltzen da aurretik sortu dituen bozetoak material egokienarekin bat etortzeko.
Armaniren benetako dohaina silueta edo diseinu bat ehun desberdinekin eginda imajinatzeko duen gaitasunean datza, joskera-prozesua hasi aurretik ere. Oso ondo ezagutzen ditu ehunen jauskortasuna eta nortasuna; badaki, adibidez, zein neurritaraino aldatuko duen txaketa baten itxura edo zer sentsazio eragingo duen belusa edo zetaz egiten badu. Ehunen kopurua murriztu eta gero, patroiak egiten dituzte eta jantzien bertsioak edo ereduak sortzen dituzte. Bilduma osoa editatu egiten dute eta ondoren erosleei eta hedabideei erakusten dizkie dendetan salgai jarri aurretik.