Giorgio Armani
Ehun eskoziarrezko gona eta txaketa beltza, A85.D002
Iruzkinak
2000 bilduma
- Izenburua:
- 2000 bilduma
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Jantzi-diseinua | Materialak | Dualtasuna
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Azken sekzio honek aukera ematen digu Armaniren 2000ko udazken/neguko bilduma ezagutzeko. Bertan, diseinatzailea femenino/maskulino, sinple/konplexu eta sofistikatu/deportibo arteko kontraste orekatu eta ausartetan oinarritu da.
Emakumezkoentzat, trajeek joskintza tradizionalari dagokion molde garbia dute, ondo zehaztutako eta landutako txaketetan ikus daitekeenez, eta aldi berean bakoitzaren papar-hegalek estilo berezi bat agertzen dute. Galtzak zuzenak eta josturarik gabekoak dira, gorputzean estutuz beheratzen dira eta aldaken inguruan estilizatzen dira silueta luzea eta sentsuala eratuz.
Gizonezkoentzat ere, lerro zehatzak eta estilizatuak gorputzaren ingeradak nabarmentzen ditu. Gerria definitzen da, sorbaldak azpimarratzen dira eta galtzak zuzenak dira orokorrean irudi garbia eta estilo handikoa sortzeko. Botoi lerro oso batek laguntzen du irudi hori eratzen, azpian kamixeta bat edo alkandora bat ezkutatzen duenak.
Koloreak ilunak eta oso sofistikatuak dira gehienetan, eta tarteka argia darie. Emakumeentzat beltza proposatzen du, belusaren distira han hemenka nabarmentzen delarik, bai eta gauaren urdina, basoaren berdea eta beltz eta zuri arteko kontrasteak ere. Gaueko galtzak eta soinekoak harribitxiz bordatuta daude, urdin, berde eta granate kolorez ñirñir eginez.
Gizonezkoentzako arropan ere, irute berritzaileak gai dira argia berenganatu eta islatzeko, neguko paletari distira eta sakontasuna eskainiz.
Oso esperientzia atsegina izan da Giorgio Armani diseinatzaile paregabearen bildumen kontzeptu interesgarrienetako batzuk azaltzea, bera baita munduko diseinatzaile berritzaileenetako bat eta itzal handiena izan duenetako bat.