Giorgio Armani
Shibori soinekoa, P87.70
[304 aretoa]. Gaueko soinekoa eskumutur-formako eskotearekin: A92.147
Iruzkinak
Zakuzko ehunezko trajea, P90.UO20
- Izenburua:
- Zakuzko ehunezko trajea, P90.UO20
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Forma | Jantzi-diseinua | Materialak
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Ondoren, Marshall Blonsky kritikoak Armani-ren lorpen handiena deskribatuko digu: gizonezkoentzako txaketa armatu tradizionalaren deseraikuntza ikusgarria.
“Begiratu ondo traje hau. Sinplea dirudi, ia zaku bat. Martin Scorsese zuzendariak 1990ean Armaniri eskaini zion Made in Milan dokumentalaren hasieran, diseinatzailea ikus dezakegu bere estudioan lanean, guraizeak eskuan dituela, zabalik eta barrua kanpora begira dagoen gizonezkoen traje-txaketa baten forruaren aurrean. Jostunaren planoak dira, hau da, ezer berezirik ez, gertatzeko zorian dagoen zerbaiten atarikoa soilik.
Forrua jantziarekin elkartzen duen behealdeko jostura ebaki ondoren, guraizeak bota eta, eskuineko eskuaz forruari eutsiz, bertatik tira egin eta banatu egiten du, sorbaldaren inguruan geratuz. Eskua besoaren hondoraino sartzen du eta indarrez ateratzen du sorbaldakoa harakin batek goitik behera zabaldutako animalia baten erraiekin egingo lukeen bezalaxe.
Eta hortxe dago txaketa , nolanahi botata —handi, zuri, itxuragabe, itsusi— alfonbraren gainean. Une hori, nahiko harrigarria, isila da josturaren urratuaren soinuagatik izan ezik, eta Armanik egitura konbentzionalaren aurrean hartzen duen jarrerari buruz esan daitekeen guztia laburbiltzen du, zurruna, formala eta tradizionala den guztiaren aurrean duen jarrerari buruz. Armanik jantzi tradizionala berreskuratu eta eraldatu egiten du. Orain ez da zaku bat, Armani bat baizik”.