Giorgio Armani
Armani eta joerak
Eguneko trajea, P98.31
Iruzkinak
[306 aretoa]
- Izenburua:
- [306 aretoa]
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Jantzi-diseinua
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Areto honetan oraintxe miretsiko ditugun sorkuntzek Armaniren kolore hitsak aurkeztuko dizkigute, buztin krakelatua imitatzen duen hondo baten gainean ikusgai daudenak. Grisaren eta beixaren arteko nahasketa den “greige” kolorea asmatu izanagatik ezaguna, Armanik tonuen bariazioak erabiltzen ditu, gainjarrita agertzen direnak, oso antzekoak diren ñabardura argien aparteko gama bat sortzeko. Tarteka kolorearen indarraz baliatzen bada ere, kolore neutro ñabartuak erabiltzeko duen joeragatik ezagutzen dugu batez ere. Izango al da, akaso, Po ibaiaren ertzean dagoen haran lainotsu batean hazi zelako?:
“Jakin gabe, lurraren eta lainoaren tonalitateen eraginpean egon naiz. Oso kolore bizi gutxi zegoen, akaso udaldiko horia eta belarraren berdea. Erabiltzen ditudan koloreak nahiko hitsak dira, bai eta kolore margulduak ere; nire ustez, horrek duen alde ona da arropak dagoeneko erabilita dagoela ematen duela, berri itxura izan beharrean”.