Jeff Koons: atzera begirakoa
Lore eta untxi puzgarriak (zuri luzea, untxi arrosa) [Inflatable Flower and Bunny (Tall White, Pink Bunny)], 1979 [Puzgarriak saila]
Berria (The New), 1980 [Berria saila]
Iruzkinak
Teontzia (Teapot), 1979 [Berriaren aurrekoa saila]
- Izenburua:
- Teontzia (Teapot), 1979 [Berriaren aurrekoa saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta industria | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Kolorea | Kontsumoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Eskultura-objektua
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Eskultura hau [Teontzia (Teapot)] Berriaren aurretik (Pre-New) izeneko sailari dagokio; Koons-ek horrela izendatu zuen saila ondoren egin zuen batetik bereizteko. Artelan horietan, artistak etxeko gailu eta tresnenak, besteak beste, xurgagailuak, ogi-txigorgailuak, teontziak, eta abar, argi fluoreszenteekin argiztatutako koloredun tutu distiratsuen gainean ipini zituen. Tresna horiek garaiko beste artista batzuen artelanetara garamatzate, besteak beste, Frank Stella-ren margo marradunetara eta argiztapen fluoreszentea duten Dan Flavin-en eskulturetara. Itxura bitxia dute, eta horregatik, gailuen funtzioan barik, forman jartzen dugu arreta. Jeff Koons hazi zen inguruan, kontsumoko objektu txiki horiek ekonomia-mota baten eta kontsumo-gizarte jakin baten adibide ziren. Aitarengandik, Henry Koons-engandik, ikasi zuen objektu horiek zuzen aurkezteak duen garrantzia; apainduren negozioa izan zuen aitak eta bertan ikasi zuen koloreek eta testurek sentsazioak eragiten dizkigutela. Koonsen interesaren ardatza etxeko eta merkataritzako testuinguruetako objektuak ziren, eta horien esanahia aldatzen zuen gero; era berean, seriean fabrikatutako artikuluek duten ahalmen narratiboa ere interesatzen zitzaion. Izan ere, garai hartan horrelako objektuak museo batzuen diseinu-bildumetan sartzen hasiak ziren, esaterako, New Yorkeko Arte Ederren Museokoan; Koonsek, orduan, bertan egiten zuen lan.