Jeff Koons: atzera begirakoa
Hoover xurgagailu 'Convertible' berriak: berdea, berdea, gorria; Hoover 'Deluxe' zorua leuntzeko makina berriak; Shelton ‘Wet/Dry 5–Gallon’ berriak; hiru maila, bat bestela kokatua (New Hoover Convertibles Green, Green, Red, New Hoover Deluxe Shampoo Polishers, New Shelton Wet/Dry 5-Gallon Displaced Tripledecker), 1981–87 [Berria saila]
Dr. Dunkenstein, 1985 [Oreka saila]
Iruzkinak
Hoover ‘Convertible’ xurgagailu berria (New Hoover Convertible), 1980 [Berria saila]
- Izenburua:
- Hoover ‘Convertible’ xurgagailu berria (New Hoover Convertible), 1980 [Berria saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kontsumoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Eskultura-objektua
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Lan hauetan [Hoover ‘Convertible’ xurgagailu berria (New Hoover Convertible)], Koons objektuak erakusteko moduekin ere jolasten da, txikitan aitaren negozioan ikasi zuenarekin. Artelanetan, kontsumo-objektuetan bezala, inguruko horien argiztapena eta bilgarria oso garrantzitsuak dira, lilura areagotzen dute eta. Koonsek, xurgagailuak kutxa garden hauetan aurkeztean, produktu berrienek –eta artelanek– gugan eragin dezaketen emoziorik sutsuena eta ia erlijiosoa “harrapatzen” du kutxen barruan. Berak dioen bezala:
“Imajinatzen nuen ikuslearen eta objektuaren arteko elkarreragina indartsua izango zela. Distiratsua dela esan nahi dut; argi garbia dela. Pieza hauek artearen tradizioaren modu klasikoan erakusten dira. Alegia, batek pentsa lezake Errenazimentuko eskultura bat direla. Betiereko birjinak dira, hementxe erakusgai. Horrela lortzen da ezaugarri hori: distira hori, dirdira, sendotasuna. Osotasun hori dute. Horrekin jaio dira”.