Jeff Koons: atzera begirakoa
Puxika txakurra (magenta) [Balloon Dog (Magenta)], 1994–2000 [Ospakizunak saila]
Otarraina (Lobster), 2003 [Popeye saila]
Iruzkinak
Olivia (Olive Oyl), 2003 [Popeye saila]
- Izenburua:
- Olivia (Olive Oyl), 2003 [Popeye saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Herri-kultura | Masa-kultura | Artea eta emozioa | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea | Surrealismoa
- Artelan motak:
- Komikia | Pintura | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Popeye, marrazki bizidunetako heroi amerikarra, zorigaitzaren aurrean langilearen garaipenaren prototipoa, beste artista batzuek ere erabili izan dute, Koons-ek miresten zituen artistak gainera: besteak beste, Warhol-ek, Liechtenstein-ek eta Westermann-ek. Serie honetan, 2002an hasi zen honetan, zati batean, Ospakizunak sailean erabilitako hiztegi bera baliatzen du, haurren mundutik hartua; komikietako pertsonaiak, jostailuak, globoak eta jai-giroko apaindurak daude, helduen munduko inplikazio erotikoak dituzten elementuekin. Serie honetan Duchamp eta readymadeei hurbiltzen zaie berriz ere, baina surrealismoaren zantzuak ere baditu, bai eta Koonsen ohiko konbinazio antagonikoak ere. Ingelesez, Popeye hitzaren eta “pop-eye” edo “poperako begia”ren arteko hitz-jokoa aipatu behar dugu, Koonsek dioenari jarraiki; irakurketa hori gaur egun egin dezakegu, izan ere, Popeyeren pertsonaia lehenengoz sortu zenean, pop-artea oraindik ez zen existitzen, eta “begi bat duena” bakarrik esan nahi zuen, baina herri-kulturari aipamen ugari egiten zizkion tira bat zen.
Olivia margolanean, Koonsek komikiko teknikara eta pertsonaietara eta ordenagailuetako Photoshop programaren bidez posible den geruzak gainjartzeko prozeduretara garamatza; horrela, Popeyeren neska-lagunaren izena hartzen duen osaera konplexua sortzen du. Pintura laua da. Zazpi iturri eta hamabost geruza ditu, Lurmutur Hiriko kaiko argazki batetik abiatuta egindakoak; horri, besteak beste, Gisele Bündchen modeloaren bi makro gainjartzen zaizkio, modeloak Lakers-en kamiseta jantzita duela, bai eta Popeyeren silueta ere, besteak beste, baina, protagonista gisa Superman agertzen da, komikien artean nagusiena den heroi estatubatuarra. Supermanek mezu baikorra eman nahi du; izan ere, bidegabekeriak konpontzen dituen jainko ahalguztiduna da. Koonsentzat, gainera, esanahi zehatzagoa du: supergizonak duen superarnasketa gizagaindiko bihurtzen du, besteen alde egiteko bizitasunez beterik dagoena. Artistaren hitzetan:
“Warhol-en Superman-a erabili nuen, ezagutzen dudan koadrorik baikorrena delako. Indar horrekin mezua transmititzeak oso pop espiritua du, nostalgia gabea. Freskoa da”.