Jeff Koons: atzera begirakoa
Olivia (Olive Oyl), 2003 [Popeye saila]
Metalezko sareta (Chainlink), 2003 [Popeye saila]
Iruzkinak
Otarraina (Lobster), 2003 [Popeye saila]
- Izenburua:
- Otarraina (Lobster), 2003 [Popeye saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Tamaina
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura | Eskultura-objektua | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Objektu puzgarriak subjektu nagusi dira Popeye seriearen koadroetan eta eskulturetan. Otarrain erraldoi hau, bi metro eta erdikoa, buruz behera dago eta antena erraldoiak ditu, bibote-itxurakoak; altzairu herdoilgaitzez egina dago eta Koons-ek hainbeste miresten zuen eta oso gazte zela aurrez aurre ezagutu zuen artista dakarkigu gogora, Salvador Dalí: bere telefono ospetsuaren aurikularra. Baina, buruz behera aurkeztean, Westermann eskultorea eta grabatzaile estatubatuarra ere badakarkigu gogora, eskuen gainean ibiltzeko zaletasuna zuena; Koonsek artista hori miresten zuen artisautzaren alde agertzen baitzen.
Otarrainaren bibote luzeek ere Koonsek behin eta berriz gogora ekartzen dizkigun bi artistari ere egiten diote erreferentzia: Duchamp-i, Leonardo-ren Monalisari biboteak margotu zizkionari, eta Dalíri, bibote luzeak bereizgarri zituenari.
Otarrainaren gorri-kolore biziak eta bere gorputzaren gainean agertzen diren marrazkiek parrillaren markak iradokitzen dituzte, erretzen egongo balitz bezala, eta zoritxarreko halabeharra dakarkigu gogora.