Jeff Koons: atzera begirakoa
Zeruan egina (Made in Heaven), 1989 eta Jeff Adam-en kokaeran (Jeff in the Position of Adam), 1990 [Zeruan egina saila]
Loredun ontzi handia (Large Vase of Flowers), 1991 [Zeruan egina saila]
Iruzkinak
Busto burgesa—Jeff eta Ilona (Bourgeois Bust—Jeff and Ilona), 1991 [Zeruan egina saila]
- Izenburua:
- Busto burgesa—Jeff eta Ilona (Bourgeois Bust—Jeff and Ilona), 1991 [Zeruan egina saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta mitologia | Sorkuntza artistikoa | Ilona Staller | Maitasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Argazkiez gainera, serieak itxura klasikoko eskulturak ere bazituen. Marmol zurizko busto honek, eragin barroko nabarmenak dituenak, maitaleak antzinateko jainkoak balira bezala irudikatzen ditu [Busto burgesa—Jeff eta Ilona (Bourgeois Bust—Jeff and Ilona)]. Protagonistak biluzik egoteak eta Ilonak perlazko idunekoa eramatea buruaren eta bularren inguruan iradokitzen dute irudi paganoa dela, kristautasunaren aurrekoa, eta damurik gabeko maitasun fisikoa irudikatzen duela –Venus-ek, maitasunaren jainkosa erromatarrak, erakutsi bezala– .
Ikuspegi hori aldarrikatuz, Koonsek, serie honetan, tentuz aztertzen du maitasuna bere esperientziaren bidez, izan erlijiosoa, erromantikoa edo sexuala, eta munduarekin partekatzen du bizipen pertsonal hori.
Batak besteagatik sentitzen duen maitasun fisikoaren eta espiritualaren aurkezpen publikoaren bidez, bikote hau beren arteko eta beren sexualitatearekiko eredu bilakatzen da. Erakusketa publikoaren bidez, ikusleari gonbita egiten diote bere lotsa gaindi dezan eta bere burua eta bere sexualitatea onar ditzan, bere nahi pertsonalak gogobetetzeko. Sexu-lotura inolako lotsarik gabe aldarrikatuta, munduaren aurrean zerutar gisa aurkezten dute beren burua.