Jeff Koons: atzera begirakoa
Aqualung urpeko igeriketarako jaka (Aqualung), 1985 [Oreka saila]
Hennessy, legea betearazteko modu zibilizatua (Hennessy, The Civilized Way to Lay Down the Law), 1986 [Luxua eta endekapena saila]
Iruzkinak
Golf jokalari arrantzalea (Fisherman Golfer), 1986 [Luxua eta endekapena saila]
- Izenburua:
- Golf jokalari arrantzalea (Fisherman Golfer), 1986 [Luxua eta endekapena saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Kontsumoa | Luxua | Publizitatea
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Serie berri hau gai jakin baten ingurukoa da: publizitatea eta alkoholaren salmenta. Bi artelan mota daude sailean: alkohol-kontsumoarekin lotura duten objektuak eta likoreen iragarkiak, mihise gainean tintez inprimatuak. Objektuak altzairu herdoilgaitzez egin zituen, eta akabera fina eta distiratsua dute. Serieari luxuzko patina ematen diote eta sedukzioz beterik daude; horrela, ikuslea mozkor antzean dago horiek ikustean.
Eskultura honek [Golf jokalari arrantzalea (Fisherman Golfer)] kadia irudikatzen du; poltsan, golf-makilak eraman beharrean, tabernako tresna batzuk daramatza, koktelak prestatzeko egokiak. Txanoaren gainean, edaria neurtzeko gailua du. Koons-ek serie honetan irudikatutako eskulturen inguruko bitxikeria bat: likoreen enpresek erosleen diru-sarreren arabera egiten eta sailkatzen zituzten; artelan hau, erabilgarritasuna eta ulergarritasuna kontuan hartuta, diru-sarrera gutxiagoko maila sozialari zuzendua egongo litzateke.
Altzairu herdoilgaitza erabiltzean, beste material nobleago bat erabili beharrean, esaterako zilarra, edo arteari lotuago dagoen beste material bat, besteak beste, brontzea, Koonsek artearen alderdi batzuen gainean hausnarrarazi nahi digu: eskulturei irudi artifiziala eta luxuzkoa eman nahi zien, objekturik arruntenak egiteko erabiltzen zen materialaz, besteak beste, kazolak egiteko erabiltzen denaz. Berak dioen bezala: “Altzairu herdoilgaitza proletariotzaren luxua da”.