Jeff Koons: atzera begirakoa
Kiepenkerl, 1987 [Kiepenkerl saila]
Busto burgesa—Jeff eta Ilona (Bourgeois Bust—Jeff and Ilona), 1991 [Zeruan egina saila]
Iruzkinak
Zeruan egina (Made in Heaven), 1989 eta Jeff Adam-en kokaeran (Jeff in the Position of Adam), 1990 [Zeruan egina saila]
- Izenburua:
- Zeruan egina (Made in Heaven), 1989 eta Jeff Adam-en kokaeran (Jeff in the Position of Adam), 1990 [Zeruan egina saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta komunikabideak | Sorkuntza artistikoa | Morala | Ilona Staller | Maitasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa | Rokokoa
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Laurogeiko hamarkadaren amaieran, Koons-ek bere burua eta gerora bere emazte izan zena protagonista zituen seriea sortu zuen, eta Zeruan egina izena eman zion. Zer lortu nahi zuen proposamen horrekin?
Whitney Museum of American Art museoak Koonsi obra bat eskatu zion Image World erakusketarako; erakusketa horretan komunikabideek artean zuten zeregina aztertzen zuten. Koonsek erabaki zuen film baten iragarkia egitea [Zeruan egina (Made in Heaven)]; sekula egin ez zen arren, filma egiteko asmoa zuen orduan. Pelikulari Zeruan egina izena jarri zion, eta protagonistak Ilona Staller —garai horretan helduentzako zinemako antzezle eta Italiako parlamentuko kide— eta Koons bera ziren.
Ideia horri heldu zion ondorengo seriea egiteko: Barrokoaren eta rokokoaren berrinterpretazioa egin zuen, eszenatoki erromantikoak eta artearen historiako eszenak eta zinema erotikoko arropa motaz baliatuz. Koons eta Ilona dira protagonistak. Koonsek maitasuna adierazi nahi du, bai eta sexu-nahia ere, eta, horretarako, irakurketa espiritualerako gonbita egiten du [Jeff Adam-en kokaeran (Jeff in the Position of Adam)]. Bere ibilbidean, lehenengoz, bere bizitza pribatua aurkeztu zuen jendaurrean, nahiak gogobetetzeko ideiei buruzko metafora gisa. Bere sexu-harremana artearen subjektu gisa erabilita, nork bere burua eta bere nahiak onartzeko modua erakutsi nahi izan zuen, erruduntasuna eta lotsa alde batera utzita. Proiektuaren hasierako urratsez honakoa esan du Koonsek:
“Gatazka moralean murgildu nintzen. Ezin izan nuen lorik egin denbora luzez, nire lan berria prestatzen ari nintzen bitartean”.
“Bakoitzak bere gorputzaren gainean duen segurtasun-sentsazioa da eta naturarekin berarekin ados egotearen sentsazioa. Espeziea ugalketaren bidez babesteko ekintza da. Zeruan egina serieak betikoa eta espirituala denarekin eta sexualitatearekin konektatzen du. Badakizu, betierekoak bi alderdi ditu: biologikoa eta espirituala”.