Jeff Koons: atzera begirakoa
Katua esekita (horia) [Cat on a Clothesline (Yellow)], 1994–2001 [Ospakizunak saila]
Olivia (Olive Oyl), 2003 [Popeye saila]
Iruzkinak
Puxika txakurra (magenta) [Balloon Dog (Magenta)], 1994–2000 [Ospakizunak saila]
- Izenburua:
- Puxika txakurra (magenta) [Balloon Dog (Magenta)], 1994–2000 [Ospakizunak saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Herri-kultura | Masa-kultura | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Edertasuna | Bizitza | Dualtasuna | Alaitasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Ospakizunak serieko lanen izaera anbiguoak sentsazio deserosoa sorrazten diote ikusleari, eta horrek talka egiten du lanen ustezko alaitasunarekin. Kontraesan hori agerikoa da, batez ere, seriearen artelan bereizgarri honetan: Puxika txakurra. Txakur-forma emateko manipulatu ohi diren globo luzeak izan zituen Koons-ek inspirazio-iturri, hiru metro garai eta lau metro zabal den eskultura hau egiteko. Altzairu herdoilgaitz leundu eta distiratsua erabili zuen, magenta kolorekoa, eta horrek eta eskala handiak jatorrian hain inuzentea den eskultura honi edertasuna eta boterea ematen diote eta, halaber, tonu mehatxatzailea ere, izan ere, Troiako zaldi mitikoarekin lotua dago, artistaren ustez.
Puzgarri itxura du lan honek; aurreko serieetan puzgarriek arnasa gordetzen zuten betiko, eta honetan ere heriotzaren aurkako dira: sekula hustuko ez diren globoak dira. Koonsen funtsezko gaiak suntsikortasuna eta bizitzaren iragankortasuna diren arren, haren eskuetan gai horiek artelan sendo eta iraunkor bilakatzen da. Horrez gain, puxikaren arintasuna astuntasun bihurtzen da, artelana metalezkoa baita.