Jeff Koons: atzera begirakoa
Oreka perfektuan dagoen baloidun arrainontzia (Spalding, Dr. JK 241 saila) [One Ball Total Equilibrium Tank (Spalding Dr. JK 241 Series)], 1985 [Oreka saila]
Golf jokalari arrantzalea (Fisherman Golfer), 1986 [Luxua eta endekapena saila]
Iruzkinak
Aqualung urpeko igeriketarako jaka (Aqualung), 1985 [Oreka saila]
- Izenburua:
- Aqualung urpeko igeriketarako jaka (Aqualung), 1985 [Oreka saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Materiala | Gizakia | Bizitza | Heriotza | Dualtasuna
- Artelan motak:
- Eskultura | Poster
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Nahiz eta oinarrizko material gisa seriean fabrikatutako objektuak erabiltzeko estrategiari eutsi zion, Oreka serieko hirugarren artelan multzoan beste material bat erabili zuen, eta horrek lan-ildo berri bati bidea eman zion. Brontzea erabili zuen, beste gai bati heltzeko.
Hemen dugu urpeko igeriketarako jaka puzgarria, brontzez egina [Aqualung urpeko igeriketarako jaka (Aqualung)]. Perfekzio tekniko bikainez egina dago. Hori lortzeko, hogeita hamar molde baliatu zituen, harik eta perfekzioa lortu arte, eskulturaren xehetasun guzti-guztiak lortu arte.
Brontzezkoa denez, erabiliz gero, bizitzari eusten lagundu beharrean, heriotza eragingo luke; izan ere, hondoratu egingo gintuzke. Aldi berean, beti dago puztua eta, beraz, Koons-en ustez, barruan bizitza du. Bizitza eta heriotza elkarrekin bizi dira artelan horretan.
Oreka seriearen piezek, posterrek, arrainontzietako saskibaloiko baloiek eta brontzezko eskulturek kirola aipatzen dute, baina asmo konplexuagoa dute. Saskibaloiko baloiek eta posterrek arrakasta eta perfekzioa lortu daitezkeela agintzen dute, eta brontzezko, eskulturek, aldiz, oreka erraztu beharko lukete. Baina ezaugarri horiek guztiak engainagarriak dira; izan ere, ez garamatzate bizitza perfektura, baizik eta perfekzio hori, azkenean, eskuraezina dela ulertzera. Koonsen artelanak interesgarriak dira bizitzarekin, heriotzarekin eta handinahiarekin lotura sakonak ezartzen baitituzte.