Jeff Koons: atzera begirakoa
Berria (The New), 1980 [Berria saila]
Hoover xurgagailu 'Convertible' berriak: berdea, berdea, gorria; Hoover 'Deluxe' zorua leuntzeko makina berriak; Shelton ‘Wet/Dry 5–Gallon’ berriak; hiru maila, bat bestela kokatua (New Hoover Convertibles Green, Green, Red, New Hoover Deluxe Shampoo Polishers, New Shelton Wet/Dry 5-Gallon Displaced Tripledecker), 1981–87 [Berria saila]
Iruzkinak
Berria! Hau ere berria! (New!, New Too!), 1983 [Berria saila]
- Izenburua:
- Berria! Hau ere berria! (New!, New Too!), 1983 [Berria saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Herri-kultura | Masa-kultura | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Kontsumoa | Publizitatea
- Teknikak:
- Litografia
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua | Pintura | Poster
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Ikusiko duzunez, Koons-ek pinturaren kontzeptutik hurbilago dauden artelanak ere sortu zituen. Kontsumo-produktu berriak iragartzen dituzten kartelak edo posterrak dira; horietan guztietan, NEW (berria) hitza agertzen da eta artearen eta publizitatearen arteko nahastearekin jolasten dute. Era berean, une batean hain berria dena, laster, berria izateari utziko diolako eta ahaztu egingo delako paradoxarekin ere jolasten dute.
Berria! Hau ere berria! formatu handiko litografia bat da, kotoi gainean inprimatua; benetan edari alkoholdunen iragarki freskagarria da. Koonsek irudiek manipulatzeko ahalmena dutela erakutsi nahi du, eta, aldi berean, artelanak ikusleentzako ahalik eta eskuragarrienak izatea du helburu.
Kontsumo-gizartea goratu zen urte haietan, modernitatea produktuen nobedadean zegoen. Koonsek berriaren bilaketa hori azpimarratzen du, arteari eta bizitzari atxikitako alderdia baita —goratzekoa, gainera—. Artistek kontsumoaren kulturaren aurka egin behar dutela uste duten kritikarien aurka, Koonsek zera aztertzen du: kontsumismoa eta objektuak merkaturatutako gizartea islatzeaz gainera, alderdi garrantzitsuen erreferentzia metafisiko ere bilaka daitezkeela.