Jeff Koons: atzera begirakoa
Hoover ‘Convertible’ xurgagailu berria (New Hoover Convertible), 1980 [Berria saila]
Oreka perfektuan dagoen baloidun arrainontzia (Spalding, Dr. JK 241 saila) [One Ball Total Equilibrium Tank (Spalding Dr. JK 241 Series)], 1985 [Oreka saila]
Iruzkinak
Dr. Dunkenstein, 1985 [Oreka saila]
- Izenburua:
- Dr. Dunkenstein, 1985 [Oreka saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta kirola | Sorkuntza artistikoa | Publizitatea | Herri-kultura | Masa-kultura | Darrell Griffith
- Artelan motak:
- Poster
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Oreka (Equilibrium) seriea 1985ean sortu zuen, lehenengo erakusketa indibidualerako, New Yorkeko International with Monument galerian, eta, bertan honakoak aurkeztu zituen: Nike-ren publizitate-iragarkiak, AEBko saskibaloiko heroiak irudikatzen zituztenak; saskibaloiko baloiak akuarioetan, uretan flotatzen; eta brontzez egindako salbamendurako tresnak eta kirol-materiala (urpekari-traje bat, urpeko igeriketarako jaka bat, txalupa puzgarri bat eta kirol-ekipamendua, besteak beste). Artelan horietan, oreka, izakiaren baldintzak eta betiereko perfekzioa lortzeko nahia aztertzen ditu; azken hori, oso desiragarria bada ere, ezinezkoa dela azaltzen da.
Dr. Dunkenstein Darrell Steven Griffith-en ezizena da. Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi-jokalari ospetsua da, eta Koons-en 1985eko Equilibrium erakusketako markodun Nike-ren poster batean agertzen zen. Koonsek saskibaloiko jokalariak itsas lamiekin erkatzen ditu, mitologiako izakiekin; itsas lamien kantua hain da ederra, non nabigatzaileak kostaldera hurbiltzen baititu, arroken aurka talka egin arte. Koonsek zera hausnar dezagun nahi zuen: publizitatearen bidez erakutsi egiten zela, talde etniko batzuentzat, saskibaloia zela gizarte-mugikortasuneko eta igoera sozialerako baliabide bakarra; beste talde batzuentzat, berriz, esaterako, maila ertaineko mutil zurientzat (bera dugu adibide), artea asmo hori betetzeko baliagarria zen. Poster hauek erakusgai jartzea erabaki zuenean, Koons publizitate-formatu honen arrakastara aurreratu egiten zen: 1980ko hamarkadaren amaieran, AEBko gelak kiroletako izarren posterrez bete ziren.