Jeff Koons: atzera begirakoa
Jim Beam—J.B. Turner trena (Jim Beam—J.B. Turner Train), 1986 [Luxua eta endekapena saila]
Untxia (Rabbit), 1986 [Estatuaria saila]
Iruzkinak
Luis XIV.a (Louis XIV), 1986 [Estatuaria saila]
- Izenburua:
- Luis XIV.a (Louis XIV), 1986 [Estatuaria saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta gizartea | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Luxua | Herri-kultura | Masa-kultura | Bob Hope | Luis XIV.a
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Luxua eta endekapena aurkeztu eta urtebete ondoren, 1986an, Koons-ek talde-erakusketa batean parte hartu zuen, Estatuaria izeneko seriearekin, Sonnabend galerian, New Yorkeko galeria prestigiodunetako batean. Altzairu herdoilgaitzez eginiko hamar eskulturak osatzen zuten multzoa, eguneroko objektuen eta artelanen moldeetatik eginak; artelan horiek arketipoak zein historiako pertsonaia batzuk irudikatzen zituzten. Seriearen ikonografian denetarik dago: errege absolutu baten bustoa edo emakume erakargarri batena, zopa-ontzi bat, untxi puzgarri bat, edota Bob Hope komikoa.
Askotariko gaiak aukeratu zituen Koonsek herri-estetikaren eta goi-mailako artea delakoaren arteko erlazio konplexua erakusteko. Eskultura bakoitzak gai bat sinbolizatzen du, besteak beste: Bi umek (Two Kids), moraltasuna; Untxiak (Rabbit), fantasia; Emakume italiarrak (Italian Woman), edertasuna; Luis XIV.a boterea da, bai eta artea autoritarismoa ezartzeko artea erabiltzearen adibide ere.
Luis XIV.aren eskulturak Frantziako Eguzki Erregearen busto ospetsuan du inspirazioa, botererik absolutuena sinbolizatzen duen monarkarenean, Versailles eraikitzeko agindua emateagatik ezaguna zenarenean; Jeff Koonsek bere irudia Canal Street-en aurkitu zuen, bitxia bada ere, irrati- eta telebista-antzezle Bob Hope-ren irudi baten ondoan. Serieko eskultura guztiak altzairu herdoilgaitzez egitean, guztiei balio ekonomiko bera eman zien; gainera, estatusa faltsua, luxuzko objektuena, ematen zien. Bere artean espektro sozial osoa hartzea nahi duenez, Koonsek altzairu herdoilgaitza aukeratu zuen, brontzea edo urrea beharrean, horiek historian elite sozialei lotuak egon baitira.