Jeff Koons: atzera begirakoa
Untxia (Rabbit), 1986 [Estatuaria saila]
Hutsalkeriaren hastapenak (Ushering in Banality), 1988 [Hutsalkeria saila]
Iruzkinak
Bob Hope, 1986 [Estatuaria saila]
- Izenburua:
- Bob Hope, 1986 [Estatuaria saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Bob Hope | Luis XIV.a
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Pertsonaia buruhandi honen eskulturak aktore eta komiko bat irudikatzen du, Bob Hope. Erresuma Batuan jaio zen, baina estatubatuar herritartasuna lortu zuen. Langileen klaseko familia batean jaio zen, eta balio anitzeko artista izan zen. AEBn arrakasta handi lortu zuen telebistan eta zineman. Pertsonek gizarte-mailaz igotzeko eta maila hori eskuratzeko aukeraz duten interesaren adibidea da.
Serie honetan, Koons-ek erakutsi nahi du, irudikatutako gaia edozein dela ere, maila sozialean altuen edo baxuen dagoen pertsonaia izan, artea beti dela apaindurazkoa. Horrela azaltzen du artistak:
“Erakutsi nahi izan dut batek artea monarka baten eskuetan jartzen badu –eta horren sinbolo da Luis XIV.a–, artea bere egoaren isla bilakatuko dela eta, azkenean, apaindurazkoa izango dela. Eta artea masei esleitzen badiegu —Bob Hope horren ikur da—, artea, azkenean, apaindurazko bilakatuko da. Eta Jeff Koonsen eskuetan badago, azkenean neure egoa islatuko du, eta apaindurazko bilakatuko da, halaber”.