Jeff Koons: atzera begirakoa
Metalezko sareta (Chainlink), 2003 [Popeye saila]
Geisha, 2007 [Hulk Elvis saila]
Iruzkinak
Hulk (organoa) [Hulk (Organ)], 2004–2013 [Hulk Elvis saila]
- Izenburua:
- Hulk (organoa) [Hulk (Organ)], 2004–2013 [Hulk Elvis saila]
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Publizitatea | Herri-kultura | Masa-kultura | Hulk | Dualtasuna
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua | Komikia
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Koons-ek hurrengo serieari 2004an ekin zion. Komikietako Hulk pertsonaian oinarritu zen, heroien artean hau baliatu du azken. Hulk izugarria zientzialari lotsati baten ondorioz sortu zen, berde kolore distiratsukoa bilakatzen da, gihartsua, zenbait probokaziori erantzuteko bere tamaina bikoitzen duena. Bai Hulk, bai Superman, bai Popeye eraldatu egiten diren pertsonaiak dira, eta nortasun bikoitza eta botere bereziak dituzte.
Hulk Flaming Star westernaren publizitatean Elvis Presley-k duen postura berean agertzen da; irudi horixe Andy Warhol-ek erabili zuen, eta kantariaren irudi ezagunenetako bat bihurtu zen. Baina hemen Hulk organo musikala da, instrumentuen erregea. Munduan prestigioduna den organo-jotzaile profesional baten laguntzarekin, Koonsek tutuen organo hau garatu zuen, funtzionatzen duena eta karreretako autoen motorrak sortzen duen izugarrizko soinua ateratzen duena. Koonsen ustez, sonoritate ozen hori testosterona garbia da. Hulk (Organ) funtzionatzen duen organo erreala da, baina erakusketa honetan ez dago jotzerik. Koonsek aitortzen duen bezala, soinua gogorregia da.
Hulk saila egitean, Koonsen asmoa da serie unibertsala sortzea, mundu osoan ulertuko dena; izan ere, Hulkentzat mendebaldeko ekintzako irudia sinbolizatzen du, baina ekialdeko jainko babesletzat ere ikus daiteke, babestu egiten duena, tenpluan harrera egiten dizuna, baina, aldi berean, oso indartsua izan daitekeena eta etxea suntsi diezazukeena.