Cy Twombly
Sarrera [205 aretoa]
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Black Mountain College | New Yorkeko Arte-Ikasleen Liga | Carmen Giménez | Komodo enperadorea
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Cy Twombly itzal handiko artista da arte garaikidean. Lexingtonen (Virginia, AEB) jaio zen 1928an. Bostonen, New Yorkeko Art Student League eskola famatuan eta Ipar Carolinako Black Mountain College-n ikasi zuen. Twomblyren obrek Europako eta Amerikako arte-munduekin artista honek duen harremana islatzen dute. Gainera, asko interesatu izan zaizkio hasieratik literatura eta historia, eta, izan ere, bi arlo horiek eragin nabarmena dute bere hizkuntza eta sortze-lan artistikoetan.
Erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoak Twomblyren lanarekin hartua duen konpromisoaren emaitza da. Duela gutxi, 1963an osatutako Komodori buruzko bederatzi gogoeta saila eskuratu zuen museoak: Twomblyk obra independente bat izateko asmoz sortutako aurreneko saila. Gainera, erakusketa honetan artistak egin izan dituen garrantzizko beste sail batzuk bildu dira, horien artean: Ferragosto, 1961ekoa; Bolsena, 1969koa; Errezelaren gaineko tratatua, 1968 eta 1971 artean sortua; Hero eta Leandro, 1984koa eta Lau urtaroak, 1993 eta 1994 urteen artean landu zuena.
Erakusketa honen asmoa ez da Cy Twomblyren lanaren atzera begirako orokor bat eskaintzea; aitzitik, artista horren ibilbide luzea hobeto ulertu ahal izateko, aukeratutako ehun bat pintura, marrazki eta eskulturak txandakatu dira erakusketa honetan. Helburua hauxe da, artista zoragarri honen nortasuna gertuagotik ezagutzeko aukera ematea. Erakusketaren komisarioak, Carmen Giménez-ek deskribatu bezala, Twomblyri “ez dario magia pertsonal liluragarria soilik, horrez gain, pintura garaikidearen muga nahasietaraino eraman gaitu”.