Cy Twombly
Treatise on the Veil (Second version) [Errezelaren gaineko tratatua (bigarren bertsioa)] [209 aretoa]
Sarrera [203 aretoa]
Iruzkinak
Orpheus (Du Unendliche Spur) [(Orfeo (Zu, amaigabeko aztarna)] [209 aretoa]
- Izenburua:
- Orpheus (Du Unendliche Spur) [(Orfeo (Zu, amaigabeko aztarna)] [209 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Orfeo | Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Materiala | Sinbologia | Idulkia | Poesia | Lira | Rainer Maria Rilke | Inskripzioak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Eskultura honetan, eraikuntza sinple bat erabili du Twombly-k, erakusketa honetako beste eskultura batzuetan hainbat modutara behin eta berriro ikusi ahal izango duzuna. Idulki karratu bat du, azalera angeluzuzen zorrotzak dituena, eta oso bestelakoa da gainean jarrita duen triangelu forma bereziaren aldean. Hemen, triangeluaren alde diagonala kurbatua da zuzena izan beharrean. Triangeluak hartzen duen espazioak forma zurrunek bezainbesteko garrantzia du eskulturaren osagai gisa.
Obra hau 1979koa da. Bertan, Orfeoren gaiari heldu dio berriro Twomblyk: areto honetan ikusi ahal izango dituzun mihise handietan hamar urte lehenago erabiltzen hasi zen gaia. Orpheus (Du Unendliche Spur) izenburuak “Orfeo, zu, amaigabeko aztarna” esan nahi du eta Rainer Maria Rilke poeta alemanaren Orfeoren sonetoen bertso batetik hartu zuen. Eskulturak idulki luzea eta estua du: Orfeori egindako aldare antzeko bat. Bere izena idulkiaren bi aldeetan agertzen da, tarte handiak utziz eta letra grekoz idatzita. Idulkiak zurezko bi zerrenda estuz osatutako egitura bat du goialdean. Bata bertikalean dago ipinita, idulkia amaitzen den lekuan; bestea, berriz, kurba nabari batean altxatzen da, lira bat iradokiz: entzule oro sorgintzen zuen Orfeoren hari-instrumentua.
Rilkeren sonetoetan, poetaren irudia da Orfeo, munduari esanahia emateko dohaina duena. Twomblyk sarritan aukeratzen ditu beste arte-adierazpide batzuetako gaiak eta motiboak, poesiatik hartutakoak, batik bat. Hemen, zurezko zerrenda gorantz bihurritzen da, bi norantzatan infiniturantz jarraituko duelako irudipena gugan sorraraziz: poesiak eta arteek munduan utzitako “amaigabeko aztarnaren” sinbolo, beharbada.