Cy Twombly
Nini’s Painting (Nini-ren pintura) [207 aretoa]
Veil of Orpheus (Orfeoren errezela) [209 aretoa]
Iruzkinak
Sarrera [209 aretoa]
- Izenburua:
- Sarrera [209 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Pertsonaia mitologikoak | Orfeo | Arte klasikoa | Artea eta mitologia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Zuria | Materiala | Sinbologia | Tamaina | Erakusketak | Milwaukee Art Museum | Balleta | Pierre Henry | Inskripzioak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Espresionismo Abstraktua | Minimalismoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Bere obretan, Twombly-k behin eta berriro heltzen die antzinako mito eta legendei; areto honetan mito jakin bati, Orfeoren mitoari, dion lilura antzeman ahal izango duzu.
Orfeo, lira eskuan duela, musikaren eta poesiaren ikur da eta Twomblyren inspirazio-iturria; izan ere, bere obrak askotan jasotzen ditu beste arte-forma batzuen erreferentziak. Hemen, baliteke Pierre Henry-ren Orfeo 53 baleteko Orfeoren errezela koreografiaren eragina jaso izana: bertan, urratutako zapi batek Euridizeren beloa iradokitzen du, baina baita Orfeo beraren bihotz urratua ere.
Areto honetan 1960ko hamarkadaren bukaerako eta 1970ekoaren hasierako sail honetako taula gaineko lau pintura handi daude ikusgai. Hauetatik bat Twomblyren obraren kolore zuri bereizgarri horrekin pintatua dago; besteek arbel handien itxura dute, klarionaz egindako markekin. Obra hauek Twomblyk garaiko mugimendu artistiko nagusiari erantzuten diote: Minimalismoari, alegia. Espresionismo Abstraktuak ez bezala, 1950eko hamarkadan Amerikako arte-munduan nagusi izandakoa, Arte minimalistak lerro garbiak eta zehatzak eta gainazal leunak nabarmentzen ditu. Hemen, gainazalaren apainduratik eta gehiegizko pintzelkadetatik urrundu da Twombly; horren ordez, forma geometriko errepikatuak erabili ditu eta sareta-egiturarekiko interes berria erakusten digu. Twomblyk 1968an aurkeztu zuen obra hau Milwaukee Art Centre-n, Estatu Batuetan egin zitzaion bere aurreneko atzera begirako garrantzitsuan. Hau bezalako garai hartako bere obrak, minimalisten praktika artistikotik gertuago zeudenak, erantzun positibo gehiago jaso zituzten kritikarien aldetik Twomblyren sorlekuan aurretik egindako erakusketetan baino.
Areto honetako eskultura guztiak sinpleak eta soilak dira. Eguneroko objektuekin daude eginak, piezak elkarturik dituztela eta pintura zuriarekin bateratua, Antzinate klasikoko eskulturen kutsua emateko.