Cy Twombly
Titulurik gabea, 1953 [202 aretoa]
Aurora [202 aretoa]
Iruzkinak
Titulurik gabea, 1959 [202 aretoa]
- Izenburua:
- Titulurik gabea, 1959 [202 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Artea eta mitologia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Gorria | Zuria | Materiala | Sinbologia | Idulkia | Sandro Botticelli | Venus | Maitasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
1959ko eskultura hau ezohikoa da, kolore biziko osagai bat duelako. Twombly, bere ibilbidearen hasieratik hasi zen eskulturak zuriz pintatzen. Honela dio berak: “Pintura zuria da nire marmola”. Hemen, kolore gorri distiratsua erabili du zuriarekin kontraste nabarmena sorrarazteko.
Twomblyren eskultura ugaritan bezala, hemen, konposizio orokorrak hainbat zati ditu. Obraren beheko pieza kubo bat da, zurezko kaxa bat, alegia. Gainean, beste kaxa bat dago, goialdean hirugarren kaxa luze eta zapal bat duena. Kaxa hau, guztietatik txikiena, maskor gorri baten idulki gisa balio du. Maskorra tente dago ipinia eta, beraz, barrualdeko azalera obalatuaren gorri kolorearekin aurrez aurre jartzen du ikuslea. Hauts-pigmentu gorria zabaldua dago maskorraren inguruko idulkian.
Twomblyk plastikozko hosto batekin egin zuen oskola, eta maskor forma eman zion. Maitasunaren jainkosa Venusen sinbolotzat har daiteke, Botticelli-ren irudi famatua gogora ekartzen baitigu, Venusen jaiotza lana, alegia, non jainkosa olatu artean ur-azalera irteten den erromes-maskor batean. Ondoren, Twomblyk gorriz margotu zuen maskorra, maitasunaren kolorea haren ustez. Emaitza hauxe da, maitasunari eskainitako aldare txiki bat: Twomblyrentzako irudi aproposa, eskultura egin zuen urtean, 1959an, ezkondu baitzen.
Eskultura hau urte askotan egin zuen azkena izan zen, baliabide hau 1976 arte ez baitzuen berriro erabili.